Bakarrizketa (Irun): 'Ligoteoa Irunen'
Gazteartean eta Asexorate zerbitzuak Maria Blancoren euskarazko bakarrizketa antolatu dute hilaren 18rako. Ligoteoa Irunen izenburu pean, Irungo ligatzeko “leku hoberenaz” arituko da, baita ere ligatzeko “denboraldi altua” zein den ere, besteak beste. Hitzordua Oiasso museoan izango da, 19:30ean, eta sarrera doakoa da aforoa bete arte.