Azoka (Hondarribia): Erdi Aroko azoka
Aurten ere Erdi Arora itzuliko dira hondarribiarrak, asteburu honetan egingo baitute ohiko Erdi Aroko Azoka. Arotzak, errementariak, upelgileak, urreginak, harginak, kontu kontariak, ardiak… Guztiek txoko bat izango dute. Horri lotuta, mota guztietako jarduera, ikuskizun eta ekitaldiekin ere gozatzeko aukera izango da.