Aisia (Hondarribia): Kaleko Margo Lehiaketa
Urtero lez, abuztuko lehen igandean antolatuko dute Kaleko Margo Lehiaketa. Emeki Emakume elkarteak 1994tik antolatzen duen lehiaketa da. Hortaz, aurten XXX. urteurrena izango da. Lehiaketa honen harira, Hondarribiko txoko guztiak margolariz, kolorez eta pinturaz beteko dira.