Ostiralean (hilak 29) izango da Girabira programaren hurrengo saioa. Txotxongilo tailerrak eta antzerkia izango dira Alai Txoko parkean.
Iragan larunbatean omenaldi bikoitza izan zen Hondarribiko Klub Nautikoak antolatutako bela estropadan. Munduko txapelketatik etorri berri den Olazabal eta urte luzez klubean aritutako 'Maiko' omendu zituzten hondarribiarrek.
13,5 milioi euro Next Generation EU funtsetatik eskuratu dituzte; beste bost milioi euroak Eusko Jaurlaritzatik jaso ditu.
Muara elkartea eta antolatzaile lanetan aritu direnak oso pozik geratu dira aurtengo Sagardo Egunarekin. Datorren urterako gogoz daude jada.
Ordenantza berriaren helburua jarduera turistikoa arautzea da, "herritarren bizikidetza bermatzeko, ingurune urbanoaren iraunkortasuna sustatzeko eta ondare kulturalaren errespetua ziurtatzeko".
Teodoro Murua eta Errotaundi kaleetan oinezkoen ibilbideak hobetuko dituzte, eta zebrabide berriak jarriko dituzte Dario de Regoyos, Policarpo Balzola, Berio eta Gaztainondo kaleetan eta Ibarrola hiribidean.
Carlit menditik jaisten ari zela izan zuen ezbeharra. Haren bikotekidea onik atera da.
Gipuzkoako GNSS sarearen hogeigarren urteurrenarekin batera dator aldaketa hau. Segundoero, Irungo Bida estaziotik 30 satelite baino gehiagoren datuak ikus daitezke.
4.880 erromes pasatu dira otsailetik gaur arte Lesaka kalean aurki daitekeen aterpetxetik, Done Jakue bideko iparraldeko bideari ekiteko.
Herrian berriki gertatutako indarkeria matxista kasu baten kontrako adierazpen instituzionala kaleratu dute Abotsanitz, EAJ, PSE-EE eta EH Bildu taldeek.
Jone Uria, Oihana Iguaran, Sustrai Colina eta Unai Iturriagak abestuko dute jaialdian.
Trikuharri elkarteak eta San Juan auzo elkarteak antolatu dute egun osoko egitaraua. Irungo Karrika Nagusian izango da jaia.
Adinekoentzat propio sortutako festa izango da beste behin. Urrira arte dj saio hauekin jarraitzeko asmoa du kasino zaharreko kudeatzaileak.
Hondarribiko hotelen okupazioa %85ekoa izan da, "iazko datuen azpitik", Bidasoa Bizirk-en arabera. Dena den, uztailaren 25etik aurrera "igoera nabarmena" izan dela ondorioztatu dute.
Irailaren 11n inauguratuko dute CBAko Kultura eta Sorkuntza Zentroko programazio berria, bi emanaldi handirekin. Sarrerak eros daitezke jada.
Cristina Laborda alkatea pozik agertu da turismoari lotutako datuekin. Aurtengo uztailean "maximo historikoak urratu" direla dio alkateak.
Bossa nova, jazza, rocka, neosoula edo pop elektronikoaz gozatzeko kontzertua eskainiko du Cullak. Eskola kalean izango da, gauez.
Joan den larunbatean jokatu zuten Hondarribiko Pil-pil Bakailu Txapelketa Damarri plazan. Lehia estua izan zen.
Barrak hilaren 30etik irailaren 11ra bitarte erabili ahal izango dira. Ez da epez kanpo aurkeztutako eskaerarik onartuko.
Maite Guevara konpainiak 'Susto' izeneko antzezlana taularatuko du San Juan plazan larunbatean, gauez.