
Besteak beste, alokairuaren prezioak mugatzeko xedearekin abiatu du prozedura Hondarribiko Udalak. Herritarren diru sarreren eta alokairuaren prezioaren arteko harremana orekatzea ahalbidetuko luke izendapenak.

Urtarrilean 52. Bidasoa Itzulia bertan behera utzi zutela iragarri zuten. Orain arte jasotako babes ekonomiko zein sozialari esker, aurtengo edizioa aurrera ateratzea lortu dute.

Pedro Morrondo Bidasoako ESIko zuzendariak adierazpen batzuk eman zituen Radio Irunen astelehenean. Horren harira, zuzendariaren "gezurrak" azaleratu ditu plataformak.

Hamaika Telebistak zuzeneko egingo du Korrikaren nondik norakoekin. Bertarako esteka HITZAn izango da besteak beste.

Amaitu dituzte Arantzale auzoko obrak, 13 hilabeteren ondoren. Gaur ireki dute kalea.

Ander Iriarte oiartzuarrak parte hartzaileek Korrikan bizi dute emozioa eta giroa bildu nahi ditu iruditan. Korrikalari orok izango du ikus entzunezkoan parte hartzeko aukera.

San Migel-Anakako etxebizitzak eraikitzeaz harago, politika eraldatzaileak bultzatzeko bestelako neurriak ere ezinbestekoak direla diote.

42. edizioa egingo dute aurten. Jada, eliz musikaren erreferente handienetariko batean bilakatu da Hondarribiko parrokian egiten den zikloa.

Begi onez ikusi du Eusko Jaurlaritzak udal gobernuak egindako proiektua, baina doikuntza teknikoak gehitzea direla eta, gehiago luzatuko da prozesua.

Gaur aurkeztu dute 2026ko Auzoetako Kultur Jardueren programazioa, eta urte osoan zehar kultur eskaintza anitza eta kalitatezkoa izango da auzoetan.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Irunen eta Hondarribian. Ikusi hemen ekitaldien zerrenda.

ELKARTU erakundeak desgaitasuna duten emakumeei ahotsa emateko hitzaldia antolatuko du datorren asteazkenean, hilak 25, 18:30ean.

Astelehenean, hilak 23, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak solasaldia eta menu osasungarria antolatuko du Jostallu elkartean, 18:30ean.

Uraren Munduko Egunaren baitan, Txinzerrek eskualdeko ur-horniduraren kudeaketa bertatik ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu hilaren 29an.

KBLESS eta Moises No Duerme izango dira Mendelu auzoko aretoko oholtzan, 20:00etatik aurrera.

Igande honetan, hilak 22, Txirrindularitzako Gipuzkoako Kimuen Lasterketa egingo dute Irunen, eta hori dela eta, zirkulazioan aldaketak egingo dituzte 09:00etatik 12:45era.

Asteburu honetan, 20 urtez azpiko Espainiako Txapelketa eta 50 km-ko Espainiako Txapelketa izango dira, eta Super Amara BAT taldea bertan izango da.

'Alkatea auzoetan' egitasmoaren baitan, Cristina Laborda 17:00etan auzoko kaleetan zehar ibiliko da eta 19:00etan auzo-elkartearen egoitzan izango da.

Lehiaketan orokorreko sistemaren bidez egingo dute aukeraketa.

San Martzial ermita ondoko parkean zenbait akats antzeman ondoren, espazioaren segurtasuna eta erabilgarritasuna hobetu bitartean parkea itxiko dute.