
2017ko HAPOaren arabera, Golfeko eremuan etxebizitza bat eraikitzerakoan 0,54ko koefizientea ordaindu behar da, Kostan baino lau aldiz gutxiago edo Basakon baino hamahiru aldiz gutxiago.

Bi pertsonako taldeek mugaren eta lurraldeko memoria historikoaren gaineko proposamenak aurkez ditzakete beka eskuratu ahal izateko.

Gaurtik astelehenera (hilak 8) izango da Be Veggie jaialdiaren zazpigarren edizioa. Gaur, 20:00ak arte egongo da gunea zabalik.

Super Amara BAT taldeko atleta Lagoan (Portugal) arituko da 4.450 metroko Europako Kross lasterketa egiten.

HITZAri eman dio bere emariaren zati bat sortzaile oiartzuarrak, hedabidearen 2026ko agendak nahiz paretako egutegiak, koadernoak eta poltsak haren sinadura daramatelako. Aurretik, ordea, bide luzea egina du.

Bidasoko suhiltzaileak kezkatuta daude gaur egun lan egiteko duten GYMO sistema dela eta. Isolatuta daude, eta izugarrizko lan zama dutela sentitzen dute, irtenbidea noiz iritsiko zain.

Abenduaren 13an egingo dute Hondarribiko Euskal Azoka. 31. edizioa izango da aurtengoa

Gabonetako Merkatua egingo dute hurrengo asteburuan, abenduaren 13tik 14ra bitarte. 17 salmenta postu jarriko dira, herriko sortzaile eta artisauak barne.

Euskararen Kriseiluaren itxiera emanaldia egin zuten atzo. Musika, ipuinak eta omenaldiak, arratsalde ederra izan zuten haurrek.

Euskararen Egunaren harira adierazpen instituzionala plazaratu du Hondarribiko Udalak. Euskararekiko hainbat konpromiso hartu dituzte.

Ostiralera arte dago irekita 2025eko Gabonetako Erakusleiho Lehiaketan izen emateko epea. Eskaera elektronikoki sartu beharko da.

Gizonezkoen 18 urtez azpikoetan eta emakumezkoen kimu mailan lehenengo postua lortu dute Ordizian.

Abenduaren 15ean, 'Guardianes de Eilen II. La marca de Elorien' bigarren liburuaren aurkezpena egingo du, CBAn.

Ikasle mugimenduak Gipuzkoako mobilizazio nagusia Donostian egingo du. Oarso Bidasotik geldialdiak egin dituzte hara joateko.

Su-etena indarrean bai, baina hala ere palestinarrak hiltzen jarraitzen du Israelek. Larreaundin elkartasunak etenik izan ez dezan murala egingo dute.

Ostiralean hitzaldia izango da, eta larunbatean bisita gidatua. Biak ala biak doakoak izango dira.

'Hemen ARTISTAK Gara!' erakusketa gaur inauguratuko dute, eta urtarrilaren 7ra bitarte ikusgai egongo da.

Udalbatzak aho batez onartu du Memoria Demokratikorako Estatu Idazkaritzari Guadalupeko gotorlekua oroimen leku katalogatzeko eskaria egitea.

Bakarne Atxukarrok eta Izaskun Zubialdek idatzitako lan bana aurkeztuko dituzte, itsas kulturari balioa emateko eta itsasoko egungo eta etorkizuneko belaunaldien arteko harremana estutzeko.

'Gipuzkoako Zaindari' turismo sarien bigarren edizioan, lasterketa herrikoia egitasmo turistiko izendatu dute.