Juan Cobo Sanchezek 100 urte bete ditu
Irundarrak 60 urte daramatza hirian bizitzen. Familiartekoen eta erakundeetako ordezkarien bisita jaso du.
Cobo (alkatearen ondoan), gaur, bere senitartekoekin.
Jertekoa jaiotzez (Caceres, Espainia), 60 urte daramatza Irunen bizitzen Juan Cobo Sanchezek. Gaur 100 urte bete ditu. Atzo familiarekin bazkaria egin zuen, eta gaur, mendeurrenaren egunean, kanpokoen bisitak jaso ditu etxean, tartean, Jose Antonio Santano alkatearena, hiriaren izenean oroigarria emateko.
Pozik agertu da Cobo, babestua, maitatua, izan ere, goiz osoan zehar familiartekoen eta lagunen joan-etorria handia izan delako. Guztiek helburu bat zuten, Cobo 100 aldiz belarritik tiratzea.