Xabier Lete poeta, idazle eta abeslariaren omenezko kontzertua hartuko du Amaia KZk hilaren 28an. Kontzertua emango dutenen artean, Mikel Urdangarin, Alex Sardui, Jabier Muguruza, Piel Paul Berzaiz… izango dira. Helduentzako sarrerak 14,90 eurota...
Alberdaniak udazkenean argitaratuko du Xabier Leteren biografia. Biografia baino, autobiografia esatea, agian, hobe, baina Letek ez zuen hala izatea nahi. Lete bera hasi zen idazten, baina bukatu gabe hil zen. Hala, poetak eskainitako elkarrizketetan o...
Iazko abenduan hil zenetik, hainbat omenaldi egin dizkiote Xabier Leteri. Horietako bat pasa den ostiralean egin zioten herrian, udaletxeko areto nagusian: Helduen Tailerretako ikasleek, gitarra saioa eskaini zioten Leteri, eta baita herritarrei ere. U...
Poesiaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute gaur Bilbon, eta Xabier Lete euskal abeslari eta olerkari oiartzuarra omenduko dute bertan. Poesia eta musika errezitaldia, Bidebarrieta liburutegian.19:30ean hasiko da. Leteren testuak eta doinuak ekarriko d...
Xabier Leteren omenezko nazioarteko poesia saria sortu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Apirilaren 5etik aurrera aurkeztu ahal izango dira lanak. Irabazleak 10.000 euro jasoko ditu eta lana argitaratuko diote.
2001eko abenduaren 15ean Rainer Maria Rilke: Gizakarien jainkotasun erbesteratua poesia errezitaldia eskaini zuen Xabier Letek, Pagoartek antolatuta. Pragan 1875. urtean jaiotako poetarenganako miresmenez eskaini zuen poeta oiartzuarrak saioa, Karlos Jimenez pianista ondoan hartuta. Aurrerago, emanaldi haren harira, Pagourte 2001 aldizkariak Xabier Leteri egindako elkarrizketa argitaratu zuen. Honakoa zen titularra: «Deus ez da inorena, bizitza bera ere ez». Oarso Bidasoko Hitza-k elkarrizketa hura berreskuratu du eta Oiartzungo Hitza webgunean jaso du. Hona esaldi nabarmen batzuk: “Hizkuntzak egon behar du eskura, ahora eta belarrira” “Kantua, niretzat, batez ere, hitz batzuk dira, eta hitz batzuen garrantzia, eta hitz horiek esaten dutena” “Poesian askotan agertzen zait bizi egarri handi bat. Bizitzari atxiki nahia, eta bizitza ulertu nahia, eta gozatu nahia…” “Oholtza gainera ateratzeko histrionismo dezente behar da, bestela ez zara ateratzen. Eta nik histrionismo, exhibizionismo eta banitate puntu hori badut” “Sufrimenduan bizi den mundu honi ukenduak jartzen dizkion indarra da maitasuna” HONA ELKARRIZKETA OSOA: Rainer Maria Rilkeren poemekin egindako emanaldiaren ostean Pagoartek Xabier Lete luze eta zabal elkarrizketatzeko modua izan zuen. Ohi duen eran pasioz mintzatu zen poeta oiartzuarra. Erlijioa, literatura, etika, heriotza, adiskidetasuna… Bizitzaren adar asko hartu zituen ahotan. Alde asko baititu bizitzak. Baita poetak ere. Jainkoa izen zen Rilkeri buruzko errezitaldian ardatz [...]
Andra Mari Abesbatzak Oiartzungo Xanisteban Jaietako egun nagusian egingo den kontzertuan parte hartuko du, eta bertan, Xabier Lete eta Yon Oñatibiari omenaldia egingo diete. Andra Marirekin batera, Lartaun txistularia taldea, Lartaun abesbatza eta da...
Helduen Tailerretako gitarrako ikasleen saioa izango da gaur. Xabier Leteri omenaldia egingo diote. Udaletxeko areto nagusian, 20:00etan izango da emanaldia.
29. Lexoti Saria ospatu zuten pasa den apirilaren 14an Haurtzaro Ikastolan. Azken urteetako edizioetan bezala, aurtengoan ere bi atal izan zituen jaialdiak. Bertsoaren bi bertsioak, bi aurpegiak ikusteko eta entzuteko aukera izan zuten ikastolako ikasleek, bertako areto nagusian: bertso idatzien atala eta bat-batekoena. Bertso paperetan, Lexoti Sariko irabazleek beren bertsoak kantatu zituzten mikrofono aurrean. Lehen Hezkuntzako 6. mailako irabazlea June Ibarguen izan zen. Derrigorreko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 1. mailako txapelduna, berriz, Mattin Kazabon. Eta DBH 2ko garailea, Jon Otegi. Aspaldiko notiziarik onena jaso duzu zen Ibarguenen gaia. Eta bertsoak, Realeko Griezman jokalari gazteari buruz idatzi zituen. Mattin Kazabonek bi bertso idazteko gaia hau izan zuen: Bihar egun handia da. Jon Otegiren gaia hauxe zen: Bart arratseko ametsa oso polita izan da. Saio berean, esan bezala, bat-bateko bertsoak entzuteko aukera ere izan zuten bertaratu zirenek. Bertsoaldian bederatzi bertsolari aritu ziren kantuan: Jon Otegi, Beñat Oiarbide, Aitzol Salaberria, Iraitz Mateo, Gotzon Retegi, Markel Galdos, Jokin Irastortza, Beñat Ibargoien eta Ibai Telleria. Eta aurtengo ikastolako bertso saioan, nola ez, Xabier Leterentzat gorde zuten tarterik gozoena eta hunkigarriena. Oiartzuar poeta eta kantari maitatuaren bertsoak kantatu zituzten: Gizon arruntaren koplak. Aurkezle eta gai jartzaile lanetan Karmele Mitxelena aritu zen, Haurtzaro Bertso Eskolako irakaslea. Haurtzaro Ikastolako [...]
Oiartzungo Udalak eta AM kultur promotorak antolatuta, Xabier Leteren omenezko jaialdia izan zen Elorsoron hilaren 16an. Udalak sekulako arrakasta izan zuela nabarmendu du eta eskerrak eman dizkie “jaialdi hau borobila izaten lagundu duten guztiei”. Bereziki Arantxa Leteri, Xabier zenaren arrebari eman dizkio eskerrak: “Oiartzunen sortu eta bizi da egun ere, eta hitzalditxo hunkigarria eskaini zien bere anaia Xabier Leteri eta ikusle guztiei”. Momentu horretan, Aitor Etxeberria alkateak lore sorta oparitu zion. Era berean, Udalak eskerrak eman dizkie jaialdia prestatu zuen AM Kultur Promotorari, laguntzaile izan zen Girizia Kultur Elkarteari eta bertan parte hartu zuten abeslari eta musikari guztiei. Jaialdiak ia hiru ordu iraun zuen eta arrakasta izugarritzat du Udalak, abeslari, musikari eta entzuleen iritzia bildu ondoren: “Une hunkigarri ugari izan ziren. Jaialdi borobila, Xabier Letek merezi zuen tamainakoa”. Kulturgintzako erreferente Xabier Lete Bergaretxe 1944ko apirilaren 5ean jaio zen Oiartzunen, eta pasa den abenduaren 4an hil zen, Urnietan. Poeta, idazlea eta kantaria zen. Udaletik gogorarazi dutenez, “euskal kulturgintzako erreferente garrantzitsua izan da”. Ez Dok Amairu taldeko kide garrantzitsuenetariko bat izan zen oiartzuarra. Benito Lertxundi, Mikel Laboa, Lourdes Iriondo, Joxean Artze eta Jose Angel Irigarairekin batera, bera izan zen taldea sortu zutenetako bat, 1965. urtean. Azken urteetan, Jakiundeko kide izendatu zuten eta [...]
Lepo bete zen Elorsoro kiroldegia larunbata gauean, Xabier Leteren omenaldia zela eta. Egingo dizkioten omenaldien artean, lehena izan da herrian egin diotena. Hiru ordu pasatxoko kantaldia izan zen, eta bertarako zirenek ederki pasatu zuten. Momentu h...
Gaur, Xabier Leteren omenezko jaialdia izango da Elorsoro kiroldegian, 21:30ean. Oiartzungo Udalak eta AM Kultur Promotorak antolatu dute kantaldia, eta artista ezagunek hartuko dute parte; hala nola, Erramun Martikorenak, Antton Valverdek, Oskarbik, P...