Xabier Isasi

Gaur aurkeztu dute beka deialdia Txomin Sagarzazu alkateak eta Xabier Isasi EH Bilduko bozeramaileak.

Enrike Lekuonaren omenezko beka deialdia, abian

'Itsasoa, Ondarea eta Euskara. Enrike Lekuona Ikerketa Beka' deialdia astelehenean zabalduko du Arma Plaza fundazioak.

Hondarribiko Udaletxea

"Ezustekoei aurre egiteko" 500.000 euroko diru saila prestatu du udalak

Kreditu gehigarrien bigarren aldaketa honen bidez "beharra sortuko balitz" diru partida hori azkarrago mobilizatzeko aukera edukiko luke udalak, Sagarzazuren arabera.

Uztailak 23ko ezohiko osoko bilkura.

HAPOaren aurkako epaiari kasazio errekurtsoa jarriko dio udalak

EAJk gehiengoa baliatu zuen atzoko osoko bilkuran Auzitegi Gorenean helegitea jartzea onartzeko; horrekin batera, antolamendu plan berri bat izapidetzen hastea erabaki zuen udalbatzak.

Hesia. Espetxea. Presoak.

Presoen egoera arintzeko eskatuko dio udalak Espainiako Gobernuari

EH Bilduk aurkeztutako 'Presoak pandemia garaian' izenpeko mozioak EAJren eta Abotsanitzen babesa jaso zuen; talde sozialistak bere aldetik ezadostasuna agertu zuen proposamenarekin.

Hondarribiko EH Bilduk zuzeneko emanaldia eskaini du militanteek eta oro har, herritarrek, informazio guztia jaso dezaten.

Herritarrak informatuta egon daitezen zuzeneko emanaldia eskaini du EH Bilduk

Esperimentua modu positiboan baloratu ondoren ez dela azken saioa izango iragarri du koalizio abertzaleak.

Abotsanitzeko, EH Bilduko eta PSEko bozeramaileak.

Berdintasun Plana ez dela «eraginkorra» izango salatu du oposizioak

Berdintasun teknikariaren eta departamenturen beharra nabarmendu dute PSE-EEk, Abotsanitzek eta EH Bilduk kaleratutako ohar bateratuan.

Hondarribiko Udaletxea gazteleraz

EH Bilduren eta Elkarrekin Podemosen eskariz ikertuko du kontu auzitegiak udala

Zortzi dira Hondarribiko Udala ikertzeko onartutako proposamenak, sei EPrenak eta beste biak koalizio abertzalearenak.

Altuna, Sagarzazu eta Serrano ez ohiko aurrekontu udalbatzarrean

Lan eskaintza publikoa egingo du udalak 2020. urtean

Udal langile faltari eta behin-behinekotasunari irteera ematen ez dion lan eskaintza dela iritzi zioten oposizioko alderdi guztiek.

2020. urteko aurrekontu bozketa

Soilik EAJk bozkatu du 2020. urteko aurrekontuen alde

Proposamenak jeltzaleen udal taldea beste inor ez du asebete: Abotsanitz aurka agertu da, eta EH Bildu zein PSE-EE abstenitu dira.

Xabier Isasi eta Xabi Bengoetxea (EH Bildu)

Hainbat zuzenketa aurkeztu dizkio EH Bilduk 2020ko aurrekontu proiektuari

Koalizio abertzaleak jarraipen batzordea sortuko duela udal taldearen baitan adierazi du, onartutako proposamenak «bete daitezen ziurtatzeko».

Xabier Isasi

"Gure hiria, berdintasunaren herria bilakatu behar dugu"

Lehen aldiz aurkezten da Xabier Isasi EH Bildu koalizioaren alkategai bezala Hondarribian. HITZAren galdetegiari erantzun dio.

Asturiaga

"Utzikeria sumatu dugu"

Orain 43 urte Higer farolaren ondoan gertatutakoa azaleratu nahi du Asturiaga 1974 plataformak. Biharko omenaldia antolatu dute.

Bidasoko Hitza
Gehiago