Lidia Yarzak gazteen Espainiako Judo Txapelketa irabazi du Madrilen
Xabier Cazorla judoka lezoarra aurtengo garaipenen uzta handitzen ari da. Herenegun, Vigon (Galizia), urrezko domina lortu zuen lezoarrak, Cidade de Vigo Nazioarteko Sari Nagusian. Denboraldiko lehen txapelketa izan zen herenegungoa, eta ongi hasi du b...
Postu ona lortu du Turkian Xabier Cazorla judoka lezoarrak. Bosgarren postua lortu du, 66 kiloz azpiko kategorian. Trabzon hirian Europako Gazteriaren Olinpiar Jokoak jokatzen ari dira, eta herenegun hasi zituzten judo lehiaketak. Usurbil Judo Taldeko kirolariak lehenengo borrokaldian Luigj Shkoza albaniarra garaitu zuen, ippon bidez. Bigarren borrokaldian Huseyn Rahimli azeriarrak gainditu zuen Cazorla. Wazari bidez gainditu zuen lezoarra, borrokaldia bukatzeko bi segundo falta zirela. Rahimli hirugarren gelditu zen pasa den Europako Txapelketan, eta zilarrezko domina lortu zuen Gazteriaren Olinpiar Jokoetan. Errepeska jokatzeko aukera izan zuen lezoarrak. Petter Zardo bielorrusiarra gainditu zuen. Hurrengo borrokaldiak brontzezkodominarengatik borrokatzeko txartela ematen zuen. Colin McDonald ingelesa izan zuen aurrez aurre Cazorlak, eta hura ere menperatu zuen, ippon bidez. Hirugarren posturako lehian, Murat Bektas turkiarra izan zuen arerio. Ippon-a egin zion Bektasek, eta lezoarrak ezin izan zuendominarik lortu. Olinpiar diploma batekin itzuliko da etxera, bosgarren postua lortu ondoren. Lehenengo parte hartzea izan du 17 urtez azpiko mailan, eta datorren urterako esperientzia izango du. Bihar, berriz, Oarso Bidasoko beste ordezkariaren txanda izango da. Lidia Yarza hondarribiarra lehiatuko da 70 kiloz gorako kategorian. Lehenengo kanporaketan Debora Sala italiarra izango du arerio Ama Guadalupekoa taldeko judokak. Borrokaldi hori irabazten duenak Michelle Goschin alemaniarra izango du arerio. Emaitzen berri izan [...]