Baionako taldeak bihar bukatuko du Psilocybenean bi urtez luzatu den A ala B Tour-ra. Kontzertuaren ondoren jaia izango da Lakaxitan.
A ala B diskoa kaleratu ondoren hasitako bira amaituko dute Psilocybenean hilaren 28an, eta horrekin batera, musika tresnak desentxufatuko dituzte. Taldeak aurreratu duenez, momentuz ez dute aztertzen berriro elkarrekin jotzea.