
Wheels & Waves ekitaldian gertatutako istripuaren harira halako ekitaldietan segurtasuna bermatzeko konpromisoa berretsi du herriko etxeak. Neurriak hartzeko Ertzaintzak abiatu duen ikerketaren zain dira.

Arratsaldean gertatu zen istripua, Gi-3440 errepidean. Parte hartzaileetako batek gidatzen ari zen motorraren kontrola galdu zuen.