Eguerdiko 14:00etarako irundarren 15.275 eman du boza. 2019an, 16.682 izan ziren eskubidea baliatu zutenak ordurako.
Bost agintaldi bete ditu jarduneko alkate den Jose Antonio Santano, 21 urte, alegia. Seigarren agintaldi baten bila, PSE-EEren zerrenda buru da.
2011n hartu zuen Irungo EAJren zerrenda buru izateko ardura eta aurten laugarren aldiz errepikatuko du kargu hori.
Alkategai berria dauka Irungo EH Bilduk: Oihana Briones. Orain arte udalbatzaren parte izan da eta zerrenda buru izateko jauzia egin du udal hauteskunde hauetan. Egun, hiru eserleku dituzte abertzaleek.
PPren alkategaiak Irunek kirol arloan indarra duela adierazi du, eta hori izan behar dela hiriaren ikurretako bat.
Udal hauteskundeen testuinguruan, Irungo alkategaiei elkarrizketak egiten hasi da HITZA. Lehena da honakoa.
Publiko egin dituzte auzoz auzoko 2023ko udal hauteskundeetako bozen datuak.
Azken eguneraketaren arabera, parte hartzea bost puntutan jaitsi da 2019ko datuekin alderatuta. 20.595 pertsonak eman dute botoa orain arte. 2019an, aldiz, 22.898 hiritarrek baliatu zuten botoa emateko eskubidea.
Pandemiagatik egindako aldaketak bertan behera utziko ditu Irungo Udalak. Eragina Lapitzen eta San Migelen izango du.
Txanaleta plazan bilduko dira larunbatean, 10:45ean, Jose Antonio Asensio, Jose Antonio Santano eta Rafaela Romeroren parte hartzearekin. Ondoren, 12:30ean, PSE-EE Hondarribian izango da hauteskunde ibilbidearekin jarraitzeko.
Zabaltza plazan izango da koalizioaren kanpainako lehen ekitaldia bihar, 18:00etan. Irungo hautagaiez gain, Miren Etxebeste ahaldun nagusi izateko hautagaia ere bertan izango da.
Kanpaina Irunen hastea erabaki du EH Bilduk eta, hartara, Ficobako sarreran elkartuko dira maiatzaren 12an, 19:00etan.