Igandean Euskal Herri osotik etorritako dantzariek herria alaituko dute. Eguraldi txarra eginez gero, hitzordua aldatuko dutela aurreratu du udalak.
Auntxa Trikitixa Eskolak antolatzen dituen ikastaroak Anakako lokalean egiten dira astean behin, eta izen-emateak irekita daude jada.
Trikitia eta panderoa ikasteko aukera eskaintzen du Auntxak. 6 urtetik gorako edonori zuzendutako ikastaroak dira.
Irungo Kontserbatorioko eta Auntxa Trikitixa eskolako ikasleek erromeria eskainiko dute larunbatean, 18:00etan, Zabaltza plazan.
Irungo Kontserbatorioko eta Auntxa Trikitixa eskolaren arteko elkartruke jaialdia egingo dute datorren igandean (hilak 9), Kontzejupean.