Trikitixa eta panderoa ikasteko klaseetan izena eman daiteke

Auntxa Trikitixa Eskolak antolatzen dituen ikastaroak Anakako lokalean egiten dira astean behin, eta izen-emateak irekita daude jada.

Auntxa Trikitixa Eskolak prest ditu trikiti eta panderoa jotzen ikasteko ikastaroak. Aldabe mendia kalea 31 zenbakiko lokalean ematen dituzte klaseak, eta 6 urteko haurrengandik hasita, edonork eman dezake izena ikastaroetan. Klaseak astean behin egiten dituzte, eta ordubeteko iraupena dute. Egiten dituzten klaseez gain, taldekako saio bereziak ere antolatzen dituzte urtean zehar izaten dituzten emanaldiak prestatzeko.

Informazio gehiagorako edota izena emateko, interesdunek 943 61 88 39 eta 615 79 05 10 telefonoetara, info@auntxatrikitieskola.com helbide elektronikora edo Auntxa Trikitixa Eskolako webgunera jo beharko dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.