
Oarsobidasoko Hitzak kudeatzen duen Igandean Historiaz Jantzi egitasmoa Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktorian izan zen atzo. Orotara, 20 HITZAkide bildu ziren Albaolako bisitaz gozatzeko.

Ikusmin handia eragin du Ternuko arrantzaleei buruzko dokumentalak eta bigarren saio bat programatu dute, otsaileko lehen larunbaterako.

Ostiralean 'Arte al agua' dokumentala proiektatuko dute Itsas Etxean. Ternuan aritutako herriko arrantzaleekin harremanetan jarri nahi dute.