Ternuan arrantzan ibilitakoak elkartu nahi ditu udalak
Ostiralean 'Arte al agua' dokumentala proiektatuko dute Itsas Etxean. Ternuan aritutako herriko arrantzaleekin harremanetan jarri nahi dute.
Ostiralean, Olivier Van der Zee zuzendari holandarraren Arte al agua (2017) dokumentala proiektatuko dute Itsas Etxea Auditoriumean. Ternuko uretan lan egin duten arrantzaleen bizitza eta egunerokotasuna nolakoa zen azaltzen duen dokumentala da. Proiekzioa baliatuta, Ternuan aritu izan ziren arrantzaleei dei egin die Hondarribiko Udalak. Ostiraleko ikus-entzunezkoa ikustera joan daitezen nahi dute, eta aldez aurretik haiekin harremanetan jarri nahi dute. Hala, Ternuan arrantzan ibilitakoa bazara, 943 11 12 15 telefono zenbakira deitu, edo