29 urteko emakumezko bat 35 urteko birikekin. Emaitza hori atera zaio pertsona bati gaur Errenteria-Oreretako Biteri eta Kapitain-Enea kaleen artean jarrita dagoen AECC Espainiako Minbiziaren Kontrako Elkartearen postuan. Izen-abizenak eman, erretzailea den ala ez galdetu, zenbat erretzen duen jakin, bi gailuri putz egin, eta momentu batean biriken gaineko informazio zehatza jakin daiteke. Erretzailea izanez gero, gainera, erretzen utzi ahal izateko hitzordua eskaintzen dute. Izan ere, halako datu bat jakitea erretzen uzteko beste arrazoi bat izan daiteke. Goizeko hamarretan ireki dute postua, eta 10:30etarako sei pertsonei egin dizkiete frogak. Begiluzeak ere inguratu dira zertan dabiltzan galdetura. Batzuk, jakinminez, euren biriken osasuna jakitearen alde egin dute, beste batzuk, berriz, denbora falta argudiatuta, alde egin dute Azoka eguna, jendea erakartzeko Herriko osasun etxeetako eta zehazki, tabakoa erretzeko ohitura kentzeko lan taldea ibili da postua prestatzen, eta azoka eguna zela aprobetxatu dute jendea erakartzeko. Euren datuak bilduta erretzaileei informazio erreal bat ematea da helburua mendekotasuna uzteko. Mezu argi bat igorri diete, erretzen utz daitekeela: “Erretzen utziz gero, segituan hasten dira nabaritzen ondorioak; egun batean bihotzeko bat izateko aukerak murrizten dira, eta 12-15 urtera erretzaile ez denaren maila berera iristen da”. Haatik, erretzen segituz gero, osasunean eragin oso txarrak ditu, bizitza itxaropena sei edo hamar [...]
Banaka nahiz taldeka, tabakoa uzteko terapiak jarriko ditu martxan Osasun Sailak erretzaile gehien dauden zonaldeetan; tartean Trintxerpeko eta San Pedroko anbulatorioetan. Kearen mapa egina du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, eta mapa horren arabera, Pasaia dago Euskal Autonomia Erkidegoan erretzaile gehien dituen zonaldeen artean. Horregatik, eta tabakoaren kontrako lege berriaren harira, besteak beste, San Pedroko eta Trintxerpeko anbulatorioan erretzeari uzteko terapiak martxan jarriko dituztela iragarri du, norbanakoei nahiz taldeei zuzenduta. Anbulatorioko buru Alejandro Olondrisek albistea baieztatu du. Bilera batetara deitu dituzte gaurko, eta han emango omen dizkiete terapia horiei begira jarraitu beharreko irizpideak. Edonola ere, San Pedroko anbulatorioan ez daude horien zain. «Erizaintzako pertsonala prestatzen gabiltza», adierazi du Olondrisek. Terapiak, bestalde, lehenik ere egin izan dituzte, zehaztu duenez «medikazioa eta laguntza psikologikoa uztartuz». Legea indarrean sartuz geroztik, bestalde, anbulatorioaren sarrera zaintzen dihardutela esan du, eta erretzailerik ez dagoela baieztatu du. Askok utzi nahi, lortu gutxik Tabakoaren kontrako lege berriak erretzaileen kopuruan eragingo ote duen argitzeke dago. Oraingoz, baina, goizegi da. Mikel Egurrola botikaria da San Pedron. Esan duenez ez dute salmentetan igarri: «Ez partxetan, ez zigarro elektronikoan ez eta pilulatan». Are gehiago, zigarro elektronikoa orain dela hilabete ekarri dutela eta bat bera ere ez dutela saldu aitortu du. Erretzeari uzteko protokoloa, [...]
AECC Gipuzkoa elkarteko kideek eta Osakidetzako erizainek tabakoarekin lotutako zalantzak argituko dituzte.
Oarso-Bidasoko ostalariak Letxunborro etorbideko Cafe Irunen bilduko dira bihar, asteazkenean, 17:30ean, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak tabakoaren lege berriaz informatzeko deituriko bilkuran. Bertan legea «zehatz-mehatz» azaltzeaz gain, sektorean ...