Klink elkarteak “Kontsumo solidarioa” bularreko minbiziaren kontrako kanpaina berria martxan jarri du. Hainbat hornitzaileekin akordioak lortu ondoren, produktuetan deskontuak lortu dituzte, eta erositako produktu bakoitzeko euro bat kanpainara bideratuko dute. Gainera, hilaren hamarrean Klink elkartean egingo duten bertso afarian lortutako dirua bularreko minbiziaren kanpainarako izango da. Uxue Alberdi eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak izango dira bertan. 1.010 euro azaroan Klink elkarteak Hondarribiko behartsuenentzako azaroan egin duen “Zorioneko saltoak eman” kanpaina solidarioan bildutako 1.010 euroak eman zituen iragan astelehenean. Han izan ziren, Caritaseko Mertxe Ancisar eta Txaro Berrotaran, eta Klink elkarteko Mikel Obeso eta Toño Gonzalez. Eskerrak eman, eta behartsuenen artean banatzeko konpromisoa hartu zuten.
Hondarribiko langabeei laguntzeko kanpaina solidarioa martxan jarri du Klink elkarteak. Eskupeko bezala uzten duten euro bakoitzeko zenbaki bat eskuratuko dute, 440 euroko sakelako telefono baten zozketan sartzeko. Kanpaina hilabete honetan egingo dute...