Bihar kalera irtengo dira sindikatuak, goizean Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, eta, arratsaldean, herrietan, baita Irunen ere.
Ez ohiko moduan, baina Maiatzaren Lehena aldarrirako baliatuko dute bihar sindikatuek. Argi dute: inoiz baino beharrezkoagoa da kalera ateratzea lan baldintza duinen alde borrokatzeko.
osasun larrialdian bizitza eta langileen osasuna erdigunean jarri ordez, kapitala jartzen ari direla Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua salatu zuten atzo hamarnaka eta hamarnaka langileek Hego Euskal Herriko enpresa handi, ertain eta txikitan.
Haserre Eguna antolatu du bihar gehiengo sindikalak langileen bizitza erdigunean jar dezatela eskatzeko Eusko Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari, eta Confebask eta CEN patronalei. Oinarrizkoak ez diren jarduerak bertan behera uzteko eskatzen ari dira azken asteotan sindikatuak.
Konfinamenduaren laugarren eguna bete da gaur, baina konfinamendu hori egunero hautsi behar dute, derrigorrean, hamarnaka eta hamarnaka langileek; batzuek ezinbestekoa delako bere lana gizartearentzat, beste batzuk enpresek ez dutelako erabakirik hartzen, eta gobernuek ez dutelako ezer zehatzik esaten gaiaren gainean.
Kataluniako epaiaren harira, mobilizazioak egingo dituzte Oarsoaldean eta Bidasoan, "astakeria judizialaren" kontra. Donostiara joatera deitu dute.
Atzo eguerdian geldialdia egin zuen Irunen Lan duinaren eta eskubide sozialen alde goiburuarekin abian den martxak. Euskal Herriko zazpi herrialdeetan barrena ibiliko da. Aurten gehiengo sindikalak deituriko greba orokorretatik abiatutako ekimena da, eta euskal herritarrentzat enplegu duina aldarrikatzea du xede. Sindikatuez gain, 150 gizarte eragile inguruk egin dute bat Euskal Herria Martxan mobilizazioarekin. Pablo Garmendia Bidasoko ELAko arduradunak eskualderako mezu propioa osatu dutela esan zuen eta, hala, «enpleguaz gain etxebizitza duina izatea eskubidea dela» aldarrikatu zuten atzo San Juan plazan. Arratsaldean martxalariak Errenteria-Oreretara iritsi ziren. Herriko plazan elkarretaratzea egin zuten, eta ondoren zarata ateratzen aritu ziren.
Koalizioak "herritarren gehiengoaren interesak" defendatzen dituela adierazi dute idatzi batean
Hamaika eragile sozialek eta hainbat sindikatuk mobilizazioak deitu dituzte bihar Irunen. Euskal Herria martxan lelopean, gaurtik abiatuta eta ostiralera arte Euskal Herri osoan izango dira deialdiak. Irunen, kontzentrazioa deitu dute eguerdiko 12:00etan, San Juan Harria plazan. Sindikatu eta eragileek egindako aldarrikapenen artean daude, besteak beste: enplegu duina, etxebizitza eskubidea, zerbitzu publikoak, eta fiskalitate justu eta progresiboa. Hala, Irungo Bilduren udal taldeak “babes osoa” adierazi nahi izan dio deialdiari eta kontzentrazioarekin bat egingo duela plazaratu du. Mobilizazioen bultzatzaileak Deialdiak luzatu dituzten sindikatuen artean daude, ELA, LAB, ESK, Stee-Eilas, Hiru, CGT-LKN eta CNT. Horrez gain, hamaika eragile sozialek bat egin dute aldarrikapenekin, tartean: Aht Gelditu! elkarlana, Sos Arrazakeria, Mugarik gabe, Eskuz esku, Bilgune Feminista…
Elkarretaratzea egin dute murrizketak salatzeko