Steven Seagalek glamourra emango dio Blues Jaialdiaren abiapuntuari, Bentan. Lau egunez hainbat estiloren bidegurutzea izango da; New Yorkeko Taj Mahal handia omenduko dute aurten eta Texasen darabilten bluesa gertutik ezagutzeko aukera izango da.
Arte martzialetan iaioa, aktore bezala da ezagunagoa Seagal, baina eskarmentu handia du blues gitarrista bezala eta BB King, Bo Diddley edo John Lee Hooker bezalako musikari handiekin batera jo izan du.