Steven Seagalek Hondarribian joko du uztailaren 10ean

Arte martzialetan iaioa, aktore bezala da ezagunagoa Seagal, baina eskarmentu handia du blues gitarrista bezala eta BB King, Bo Diddley edo John Lee Hooker bezalako musikari handiekin batera jo izan du.

Seagal, gitarra jotzen

Seagal, gitarra jotzen

Steven Seagal aktore, abeslari eta musikariak kontzertua emango du uztailaren 10ean Hondarribian, blues jaialdiaren barruan. Arte martzialetan iaioa, aktore bezala da ezagunagoa Seagal, baina eskarmentu handia du blues gitarrista bezala eta BB King, Bo Diddley edo John Lee Hooker bezalako musikari handiekin batera jo izan du. Betidanik izan du blues musika zaletasun bezala eta munduko gitarra bilduma onenetakoa du. Seagalek bira egingo du udan Europan eta, besteak beste, Alemanian, Eslovakian eta Frantziako zenbait jaialdietan joko du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.