'Puzzlea osatu arte!' iniziatiba bihar iritsiko da Irun, Lezo, Oiartzun eta Errenteria-Oreretara. Kalea zapaldu ezin duten herri horietako bost preso politikok bizi duten salbuespen egoera salatuko dute.
Hileko azken ostirala izango da bihar, eta Azken Ostirala dinamika egingo dute Irun eta Hondarribian, Sare Bidasoak deituta.
Bidasoko Sarek autobusak antolatu ditu Hondarribitik eta Irundik larunbaterako. Izen-emateak WhatsApp bidez egin behar dira 644 28 97 98 telefonoan.