Sare Bidasoak elkarretaratzeak deitu ditu biharko Irun eta Hondarribian

Hileko azken ostirala izango da bihar, eta Azken Ostirala dinamika egingo dute Irun eta Hondarribian, Sare Bidasoak deituta.

Dispertsio politiken bukaeraren hasiera 2022 urtea izan zen, orduan gerturatu baitzituzten Euskal Herriko kartzeletara euskal preso politiko gehienak. Baina, erabaki politiko horrekin, salbuespen politikak ez dira bukatu eta horiekin bukatzeko eskatzeko zutik segitzen du Bidasoko Sarek. Egun, eskualdeko hiru preso politiko daude Zaballako espetxean: Iratxe Sorzabal, Aitor Olaizola eta Fermin Vila Fermo.

Horregatik, hilabeteko azken ostiraletan egin moduan, bihar Irunen eta Hondarribian egingo dituzte elkarretaratzeak. Irunen, Zabaltza plazan, 20:00etan, eta, Hondarribian, Portuan izango da elkartzea, 19:30ean. “Euskal iheslari eta presoak etxera” etor daitezen aldarrikatuko dute.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.