FUTBOLA Ohorezko Erregional Maila. Oiartzun-Beti Gazte (martxoak 31): 3-1. Estatuko Bigarren Maila. Oiartzun-Osasuna (apirilak 7): 2-0. San Ignacio-Oiartzun (apirilak 14): 1-4. ARETO FUTBOLA Gipuzkoako Lehen Maila. Euskalduna-Oiartzun (martxoak 3...
Hondarribiko Aste Santuko bederatzigarren argazki lehiaketara lanak aurkezteko epea bihar eguerdiko ordubatean bukatuko da: aurten ateratako argazkiak onartuko dituzte soilik. Edonork parte har dezake, eta partaide bakoitzak inoiz saritu edo argitaratu...
Eguraldiak lagundu ez duen arren, eskualdeko eskaintzek leku askotako jendea erakarri dute, inguruaz gozatzeko. Martxoaren 30etik hilaren 9ra, Hondarribiko Arma plazako eta kirol portuko, nahiz Irungo Luis Marianoko turismo bulegoek 25.360 kontsulta jaso dituzte: iaz baino 10.000 pertsona gehiago hurbildu dira eskualdera. Eguraldi txarraren ondorioz Aste Santuko ekitaldi nagusia —Ostiral Santuko Hondarribiko prozesioa— bertan behera gelditu bazen ere, oso itxaropentsuak dira datuak. Gainera, turismo bulegoek GPS gailuak erabiltzeko aukera eman diete bisitariei, eta horrela, sakelako telefonoekin ibilaldi gidatuak egin dituzte turistek. Hala, iazko datuekin alderatuta, bisita horien kopurua bikoiztu egin da: 105 egin dituzte guztira. Horrez gain, Irungo Oiasso museoak jaso dituen bisitak boskoiztu egin dira 2011ko Aste Santuarekin alderatuz gero. Museoan gehien ibili diren egunak ostirala, larunbata eta igandea izan dira. Leku askotako bisitariak izan dira Bidasoan: Katalunia, Madril, Valentzia, Galizia eta Frantzia, besteak beste. Hotelek aurreikusitakoa bete dute.
Aste Santurako eta Pazko Asterako ekimen bereziak antolatu ditu, Kale Ekintzaren barruan, Ttak-ek. Azken hiru saioak gaur, bihar eta etzi egingo dituzte. Gaur, Nor naiz? izenburuko jarduera egingo dute haurrek, bihar detektibeetara jolastuko dira parte...