Hamar kilometroko ibilbide mistoa egiten azkarrenak izan dira. Larunbatean urtea bete zen Talaia bidean entrenatzen ari zela Beñat Elzo kirolaria hil zela, eta haren lagunek antolatu dute proba. Bildutako dirua Sanfilippo gaitzaren ikerketarako izango da.
I. Beñat Elzo Mendi Lasterketarekin batera, 1,5 kilometroko familien lasterketa egin zuten larunbatean Hondarribiko kirol kaian. 700 herritar parte hartzen eta beste zientoka batzuk korrikalariak animatzen, giro ezinhobea bizitu zen eta antolatzaileek diru asko bildu zuten Sanfilippo gaitzaren ikerketan laguntzeko.