
Haurrek ere Korrikarekin bat egin dute, eta lekukoa eskutik eskura pasa dute Irungo kaleetan barrena egindako Korrika Txikian.

Irungo Bigarren Hezkuntzako ikasleek lekukoa hartu eta Gazte Korrika antolatu dute Mendeluko biribilgunetik Zabaltza plazaraino.

Ostegun honetan, hilaren 12an, inauteriei hasiera emango diete Irunen, eta Zanpantzar konpartsaren desfileagatik hainbat kale itxiko dituzte.

Udaleko Hezkidetza Mahaiak antolatuta, 'Berdintasuna eskutik eskura' izeneko bideoa sortu dute. Berdintasunaren lekukoa erakusten da ikastetxeetan barrena bidaiatzen, M8aren mezu nagusiaren berri emateko.

Artista irundarrak San Jose Langilea futbol zelaian margotu du horma irudia. Haurtzarotik helduarorako bidean Irunen presentzia berezia duten zenbait kiroletan aritzen den neska bat agertzen da.

Bihar eta etzi, hilaren 6an eta 7an, produktu ez-galkorrak eta higienikoak jasoko dituzte hiriko BM, Super Amara eta Eroski supermerkatuetan, baita zenbait ikastetxetan.