Preso irundarra Zuerako espetxetik Arabakora lekualdatu dute. Horrez gain, Irungo Sarek zenbait jarduera antolatu ditu Eguberrietarako.
Bihar jokatuko dira futbito txapelketako finalerdiak eta finala Urantzu pilotalekuan, 17:00etatik aurrera.
Berriro berreskuratu dute San Tomas futbito txapelketa klasikoa. Pandemia aitzaki hiru egun iraungo du lehiak, eta asmoa, euskal preso politikoen eskubideen alde egitea da, giro herrikoian.
Abenduaren 17an, 18an eta 21ean jokatuko dira partidak, Urantzu pilotalekuan. Izen-emateak irekita daude dagoeneko.