Txupinazoa bihar jaurtiko dute, 18:30ean, Julian Sanchez parkean. Auzoa, baina, gaur murgilduko da festa giroan, San Migeleko I. Toka Txapelketa jokatuko baita adinekoen zentro sozialean, 17:30ean.
Basurko eta Anaka kaleetan egingo dituzte hobekuntzak, eraikinaren ingurua oinezkoentzako irisgarriagoa izateko.
Hazia tabernan izango da, eta txartelak Hazian eta Deporren eskura daitezke, 11 euroan. VOX-ek ekitaldi bat egin zuen apirilean San Migel auzoan, eta bi pertsonek salaketa administratiboa jaso dute. Lortutako dirua isun horiek ordaintzeko izango da.
San Migel auzoko jaiak ospatuko dira gaurtik astelehena bitartean. Suziriak 18:45ean egingo du eztanda, eta auzoa lau eguneko jai giroan murgilduko da.