San Migel auzoko festek bihar egingo dute eztanda
Txupinazoa bihar jaurtiko dute, 18:30ean, Julian Sanchez parkean. Auzoa, baina, gaur murgilduko da festa giroan, San Migeleko I. Toka Txapelketa jokatuko baita adinekoen zentro sozialean, 17:30ean.
Irailaren 29a San Migel eguna da, eta ospakizun horren harira, Irungo San Migel auzoa festetan murgilduko da gaurtik aurrera. Txupinazoa bihar jaurtiko badute ere, gaur San Migeleko I. Toka Txapelketa jokatuko da adinekoen zentro sozialean, 17:30ean. Auzoa, baina, bihar sartuko da festa giroan. 09:30etik 13:00etara gimnasia saio irekiak egingo dituzte adinekoen zentro sozialean. 18:00etan, Anaka koruak kontzertua eskainiko du adinekoen zentroan eta bingo bat ere egingo dute. Ordu berean, kalejira egingo dute Auntzako trikitilariekin eta buruhandiekin. Auzoko kaleak girotu ondoren, Julian Sanchez parkean bukatuko dute ibilbidea. 18:30ean, txupinazoa jaurtiko dute parke berean, eta eguna bukatzeko, 22:00etan, Varillas eta Aimarren kontzertua prestatu dute. Astebururako ere jarduera mordoa antolatu dituzte festez gozatzeko, eta programazioa hilaren 30ean itxiko da.
San Migeleko festak direla eta, Udaltzaingoak jakinarazi du gaurtik astelehenera (hilak 30) bitartean trafiko mozketak egingo dituztela auzoko hainbat eremutan. Mozketak hesi metalikoekin eta seinaleztapen egokiarekin egingo dituzte.
Hilak 26
- 17:30: San Migeleko I. Toka Txapelketa, adinekoen zentro sozialean.
Hilak 27
- 09:30-13:00: Gimnasia saio irekiak, adinekoen zentro sozialean.
- 18:00: Anaka koruaren emanaldia eta bingoa, adinekoen zentro sozialean.
- 18:00: Kalejira Auntzako trikitilariekin eta buruhandiekin. Ibilbidea estazio kaletik abiatu eta Julian Sanchez parkean bukatuko da.
- 18:30: Txupinazoa, Julian Sanchez parkean.
- 22:00: Varillas eta Aimarren kontzertua, Julian Sanchez parkean.
Hilak 28
- 09:00-14:00: XI. Petanka Txapelketa, Julian Sanchez parkean.
- 09:00-15:00: Bigarren eskuko eta artisautzako produktuen VI. merkatua, San Migel plazan.
- 10:00-13:00: Postre txapelketa eta bolo lehiaketa, San Migel zentro sozialean.
- 11:00-13:00: Haurren marrazketa lehiaketa (12 urte arte) Julian Sanchez parkean, Euskadiko Faroen Lagunek antolatuta.
- 12:00-12:30: San Migeleko I. Kros Txikia (13 urte arte) Blas de Lezo kaletik, BATek antolatuta.
- 12:30-14:30: Peña Poteo txaranga auzoko kaleetan.
- 16:00: V. Mus Txapelketa, Indartu tabernan.
- 17:30: Dantza erakustaldia Jazzarte eta Caramelorekin. Ondoren, merienda haurrentzat. Biak Julian Sanchez parkean.
- 19:00: Karaokea, Julian Sanchez plazan.
- 22:00: Disko festa, Julian Sanchez plazan.
Hilak 29
- 08:00: Txistularien diana.
- 10:00-12:00: Xakea Bidasoa Xake Klubarekin, Julian Sanchez parkean
- 10:00-13:00: Patata tortilla lehiaketa, Estazio kalean.
- 12:00: Meza, Padres Pasionistas parrokian.
- 12:30: Irun Hiria Musika Bandaren kontzertua, Julian Sanchez parkean.
- 17:30-19:00: Dantza erakustaldia Academia 22, My Dance Studio eta Evelynekin, Julian Sanchez parkean.
- 19:30-21:00: Lee Juniorren kontzertua festak bukatzeko, Julian Sanchez parkean.
Hilak 30
- 17:30: Haurren eguna Luis de Uranzu kaleko ferietan eta Caserren txokolatada, opil eta aurpegiak margotzekoekin.