Balazta, Badoa eta Recycl'Arte elkarteek antolatuta, hiru ekitaldi nagusi eta hamabi tailer antolatu dituzte otsailetik ekainera bizikleta mugikortasuna sustatzeko xedearekin.
Larunbat arratsaldean antolatu dute bizikleta ardatz izango duen jaia, 16:00etatik 20:00etara. Askotariko jarduerak antolatu dituzte bizikletaz gozatzeko.
Bidasoa Bizikletaz egitasmoaren barruko jarduera da, apirilaren 4an egingo dena. Bizikletaren autokonponketa ikastaro bat egin eta bertatik kalera irtengo dira, bide publikoan zirkulatzeko.
Balazta, Badoa eta Recycl'Arte elkarteek Bidasoa Bizikletaz proiektua abiatu zuten otsailean. Programazio horren barruan jardunaldi bat antolatu dute, Nafarroa, Akitania eta Euskal Herriko beste elkarte batzuekin.