
Preso eta iheslarien egoera salatu eta haiei elkartasuna adierazteko asmoz, Oiartzungo Herrirak herri lasterketa antolatu du hilaren 30erako (igandea). Ibilbidea 6,5 kilometrokoa izango da, eta horiek osatzeko 200 korrikalari biltzea da asmoa. Lasterk...

Euskal presoen eskubideen alde elkarretaratzea deitu du LAB sindikatuak gaurko. 12:00etan, Zumardian bilduko dira, eta besteak beste, biziarteko zigorra bertan behera uzteko, sakabanaketarekin amaitzeko eta preso gaixoak zein 3/4ak beteta dituztenak as...

Etzi eguerdian gosez denak mokadutxoa jateko aukera bikaina izango du, Foru plazan: miniaturazko plateren usain zein koloreak zabalduko dira plazan zehar. Izan ere, Herrirak antolatuta, pintxo lehiaketa egingo dute. 12:00etan hasiko da. 2010. urtean egin zuten lehen aldiz, “euskal presoen eta iheslarien gaia gizartaratzeko asmoarekin”, eta aurten ere helburu berari eutsi diote. Gogoan izango dituzte etxean ez dauden senitarteko eta lagunak, eta aurreko urteetan eurek egindako eskulanak jarri bazituzten, aurten argazkiekin zerbait egiteko asmoa dute. Antolatzaileen esanetan, 25 parte hartzailek eman dute baietza, eta horien artean, elkarte berriak sartu dira, sukaldaritza arloan izena daukan Batzokia, esaterako. Horrenbestez, antolatzaileen ustez, aurten, “konpetentzia handiagoa” izango da. Gaineratu dutenez, “urtero arrakasta handia du” lehiaketak. Parte hartze irekia Pintxo lehiaketara aurkezteko ez da aurretik izenik eman behar. Antolakuntzak zehaztu duenez, parte hartzea irekia da, eta nahikoa da lehiaketaren egunean bertan, 12:00etan, pintxoekin aurkeztea. Guztira, hamar pintxo eraman beharko dira, guztiak berdinak. Pintxoak mahaiaren bueltan jarriko dituzte, eta ondoren, epaimahaiak erabakiko du zein den guztietan onena. Aurten, Niessen elkarteko kide batek, Euskaldarrak elkarteak antolatzen duen Gastronomia Erakustaldiko irabazleak eta preso baten senide batek osatuko dute. Horiek, hainbat faktore edukiko dituzte kontuan: pintxoaren presentzia, zaporea… Irabazten duenari opari bat egingo diote. Aurten, hain zuzen, tailatutako kutxa [...]