LGTBI+ Eguneko pregoia eman du Ainhoa Etxaide hondarribiarrak. Kolektiboaren eskubideengatik borrokatu duten guztiei eskerrak eman eta urratsak ematen jarraitzera animatu ditu herritarrak.
Gaur arratsaldean, LGTBI+ Egunaren bezperan, lesbianen kolektiboaren ordezkari gisa pregoia botako du Ainhoa Etxaide Amorrortu hondarribiarrak.
Ezezagunok antzerki konpainiak joko du aurtengo sanpedroetako eta sanmartzialetako pregoia, hilaren 23an. Konpainian 22 aktore dira eta bi zuzendari, eta denak balkoira igoko badira ere, hiruk hartuko dute hitza: Miren Etxeberriak, Igone Urkaregik eta Luisma Morenok.
Irabazi asmorik gabeko antzerki talde amateurra da. Antzerki Elkarteak jasotako sari guztiak ikusita argi izan zuen Irungo Udalak izendapena.
Irungo adinekoen 10 elkarteena izan da pregoia jotzearen ohorea. "Historikotzat" jo dute pregoilariek gaurko eguna, eta gogoz kontrako bakardadean laguntzeko prest direla nabarmendu dute.
Irungo adinekoen 10 elkartetako ordezkariak igoko dira udaletxeko balkoira ekainaren 23an.
Larunbat goizetik gaueko ordu txikietara arte antolatu dute egitaraua. Askotariko belaunaldiak elkartu dira.
Entzun Pello Irigoienek eta Koldo Emeryk sortu duten abestia. Ihintza Alza eta Maddi Alonso haurrek abestuko dute bihar, txupinazoaren aurretik.
Hasi dira San Pedro eta San Martzial Jaiak ofizialki Irunen.
Elkarrekin Podemos-IUk egin du proposamena eta Irungo jaietako pregoia egitea "aintzatespen handia" izango litzatekeela azaldu du bozeramaileak.