Prebentzio Komunitarioa udal zerbitzuak abiatutako 2021eko kanpaina aurkeztu du Maria Serrano Gazteria zinegotziak gaur goizean.
Hondarriba apustu etxerik gabeko herria izan dadin mozioa aurkeztu zuen Abotsanitzek osteguneko osoko bilkuran; udalbatzak aho batez babestu zuen proposamena.
Gaztetxoen artean hausnarketa bultzatzeko asmoarekin '#Berdintasunatizatu' jaialdia antolatu du Prebentzio Komunitarioak bihar arratsalderako, Butroi pasealekuaren bukaeran.
Hondarribiko Udaleko Prebentzio Komunitarioko zerbitzuak arreta handia jartzen du San Marko egunean, esperientziak erakutsi baitu opilaren aitzakiarekin nerabeak “pasa” egiten direlako.
Aurrez aurre eskerrak ematearen garrantzia nabarmendu du Txomin Sagarzazu alkateak.
Eguzki bat margotu, eguzkitako betaurreko «bereziak» diseinatu, eta sorkuntza leihoan edo balkoian zintzilikatzera deitu du Prebentzio Komunitarioak
Kapitainen arteko borroka zikinak itxi du Sainduak eta Prebentzio Komunitarioak antolatuta Hondarribiko 40 nerabek egin duten Konkis Pirata oporraldia.