16 urtetik gorakoek podcast baten prozesu osoaz ikasteko aukera izango dute. Otsailaren 6a baino lehen eman behar da izena.
Gaurkotasuna eta umorea batzen dituen podcasta 'live show' formatuan iritsiko da Irunera. Protagonistak Ines Hernand eta Nerea Perez de las Heras dira.
Proiektua estreinatu berri da EITB Podcast atarian, eta sei atalez osatua dago. Euskara eta musika uztartzen ditu.