
Hilaren 28an itzaliko dituzte hiriko eraikin publikoetako argiak, eta herritarrak ere euren etxeetan gauza bera egitera animatu ditu.

Planetaren Ordua egitasmoarekin bat egin du beste urtez batez udalak. Hiriko zenbait eraikin itzaltzeaz gain, herritarrak ere euren etxeetako argiak itzaltzera gonbidatu dituzte larunbatean.

Guadalupeko Santutegiko, harresiko, udaletxeko eta Jasokundeko eta Sagarrondoko Andre Mariaren parrokiako argiak itzaliko dituzte larunbatean.

Larunbatean (hilak 26) eraikin publiko eta pribatuetako argiak ordubetez itzaliko dituzte, 20:30etik 21:30era, "frogatzeko posible dela biodibertsitatearen galera gelditzea eta berreskuratzea eta 2030erako CO2 emisioak erdira murriztea".

Harresia, udaletxea, parrokia eta Guadalupeko argiak ordubetez itzaliko dituzte bihar "klima aldaketaren eta biodibertsitatearen galeraren aurka".