Frantziako Tourraren etorreragatik, Etorbidearen zubia ireki zuten astelehen goizean. Astearte goizean, baina, zubia berriro itxi zuten. Azken egunetan aldarrikapenen epizentro bihurtu da.
Zubia ixtearen erabakia ulertzen ez dutela esan dute Irungo eta Hendaiako alkateek. Zubiaren inguruan sortutako egoera salatzeko, elkarretaratzea egingo dute ostiralean Etorbidearen zubian, 18:00etan.