
Bost urte bete ditu gaur Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak. Lortutakoak zerrendatu ditzakete jada, eta borrokan segituko badute ere, gaurkoa ospakizunetarako eguna izan da.

Damarri plazan, bihar, eta San Pedro kalean, larunbatean, izango dira Hondarribiko Pentsiodunak. Herri Ekimen Legegilea babesteko sinadurak bilduko dituzte.