Sinadura bilketak egingo ditu Hondarribiko Pentsiodunen Mugimenduak
Damarri plazan, bihar, eta San Pedro kalean, larunbatean, izango dira Hondarribiko Pentsiodunak. Herri Ekimen Legegilea babesteko sinadurak bilduko dituzte.

Hilaren 5ean, asteazkena, eta hilaren 8an, larunbata, 10:30etik 13:00etara herritar ororentzako pentsio duinak eskatzeko sinadura bilketa egingo du Hondarribiko Pentsiodunen Mugimenduak, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduarekin bat eginez. Bihar Damarri plazan, ezarriko dute postua eta larunbatean San Pedro kalean izango dira. Herri Ekimen Legegilea babesteko sinadurak bilduko dituzte.