Azken urteetan hainbat saiakera egin ondoren, orain bai, Irunek Emakumeen Etxea izango du, Istillaga plazan kokatua egongo dena. Lokala Martxoaren 8an aurkeztuko dute, egitarau zabalarekin.
Bihar, Martxoak 8, egingo dute aurkezpen ekitaldia, Istillaga plazan, 13:00etik aurrera. Istillagan bertan gauzatuko dira jarduera guztiak.