Indarrean dagoen Memoria Historikoaren legeak Pedro Muguruzaren eta Francisco Sagarzazuren omenezko sinbologia eta izendapenak ezabatzera behartzen duela gogoratu du alderdiak.
Abotsanitzek eskatuta, arkitekto frankistaren adopzio seme izendapena baliogabetu du udalbatzak, baina bere oroitarria mantenduko dute.
2018an pertsonaiaren gaineko informazioa jasotzen zuen plaka bat jarriko zutela adostu zuten. Neurri horri muzin egin, eta ezabatu berri dutela salatu du taldeak.