
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak Oinaurreko osasun-zentroa eraikitzeko eta pediatria zerbitzua hobetzeko aurrerapausoak eman ditu.

Pedro Morrondo Bidasoako ESIko zuzendariak adierazpen batzuk eman zituen Radio Irunen astelehenean. Horren harira, zuzendariaren "gezurrak" azaleratu ditu plataformak.

Cristina Laborda eta Igor Enparan "kezkatuta" agertu dira Bidasoako ESIko Gizarte Kontseiluan, Osakidetzak ez baitu pediatriako larrialdien itxiera berriz aztertuko.

Hainbat mobilizazio aurkeztu dituzte Bidasoako ESIaren "momentu kaskarra" salatzeko. Igandean izango da lehena, Hondarribian.

Maiatzaren 1ean itxiko du Osakidetzak pediatriako larrialdi zerbitzuak Bidasoa ospitalean. Gipuzkoako kasu bakarra izango da.

Egunean 15 orduz eskaintzen da gaur egun zerbitzu hau ospitalean, eta egunean bi ordu izatera murriztu du Osakidetzak. Ordu horietan pediatra bakarra egongo da irundar eta hondarribiar guztientzat.

Datuen arabera, familia mediku bakoitzak, batez beste, 1.535 herritar artatzen dituela jakinarazi du Osasun Bidasoa Plataformak. Herritarrei arreta kalitatea hobetzeko, Oinaurreko hirugarren osasun zentroa aldarrikatu dute.

Larrialdi egoera medio erabaki zuen Osasun Sailak hil honen hasieran presazko arreta zerbitzu pediatrikoa Donostia ospitalera lekualdatzea.

Larrialdi pediatrikoen zerbitzua irekitzeko eskatuko dute enegarrenez, eta 10 minutuko elkarretaratzea egingo dute Bidasoko ospitalean.

50 lagun Bidasoako ESIak duen gabeziak salatzeko bildu ziren Irungo erdiguneko anbulatorioan, eta datozen egunotarako beste hainbat mobilizazio iragarri dituzte.

Larrialdi egoeran dauden paziente pediatrikoen arreta egokitzeko asmoz hartu du lekualdaketarako erabakia Osakidetzak.