Pasaiako Ikurriñaren XXVIII.estropada jokatuko da igandean, 12:00etan, Pasaiako uretan. Estropada honen aurkezpena, bihar egingo dute, Donibaneko udaletxe zaharrean, 19:30ean.
Propeller Clubek estreinako bilera egin zuen atzo eguerdian Pasaian. Elkarte hori portuetako eta itsas arloan aritzen diren enpresetako ordezkariek osatzen dute. Orain arte, Euskal Herrian daramaten urtebetean, egin dituzten bilera guztiak —bi hilean behin dira— Bilbon egin dituzte. Gonbidatu batek hartzen du beti hitza, eta atzokoan Lucio Hernando Pasaiako Portu Agintaritzako presidentea izan zen. Harekin batera Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Obra Publiko eta Garrraio sailburua eta Gerardo Tiedemann euskal Propellerreko burua egon ziren. Hernandok esan zuen Pasaiako zein Bilboko portuak “bateragarriak eta beharrezkoak” direla. Gainera, gogorarazi zuen Gipuzkoan lanpostu gehien dituen enpresa dela portua, 4.500ekin. Horrez gain, portu berri baten alde egin zuen Hernandok, “Pasaiako badia birgaitzea ahalbidetuko duena, alde batetik, eta Gipuzkoari portu azpiegietura moderno bat emango duena, bestetik”.
Pasaiako Portu Agintaritzako Mendi Kirol Elkarteak irteera egingo du larnbat honetan. Lapurdiko Urtsuia mendira (678 metro) joango dira. Izena eman nahi dutenek 943 35 18 44/333 (luzapena) telefono zenbakira deitu beharko dute, eta Anarengatik galdetu.
KAE Ligak antolatuta eta Pasaiako Udalak babestuta Pasaiako XXVIII. ikurrina jokatuko da bihar (hilak 8), 12:00etatik aurrera. . Ohi bezala, erlojupeko estropada izango da, eta bi kale izango dira. Traineruak hiru itsas milia osatu beharko dituzte...