Roermondeko (Herbehereak) Bisschoppelijk College Broekhijn ikastetxeko 21 ikasleak etxean dira jada. Astebete eman dute eskualdean, Pasaia-Lezo Lizeoarekin elkartrukean. Bederatzigarren urtea da herbeherearrak Oarsoaldea bisitatzen dutela. Hilaren 7an iritsi ziren, eta astebetean hainbat jarduera egin dituzte, hala nola, Lizeoko Batxilergoko eskoletara joan, Donostia, Erriberri, Iruñea edo Bilbo ezagutu, baita gure eskualdea ere. Donibanen euskal grastronomia dastatzeko, eta pilotan eta arraunean aritzeko parada izan dute. Asteartean cultural evening-a (iluntze kulturala) egin zuten, eta Lizeoko ikasleei haien kultura, ohitura eta hizkuntzari buruzko azalpenak eman zizkieten. Atzo bueltatu ziren Roermondera, martxoan euskaldunek egin zieten bisita itzuliz.
Hilaren 16an Haurren Eskubideen aldeko Nazioarteko Eguna ospatuko da. Horren harira, atzo Pasaiako udaletxean agerraldia egin zuten Amaia Agirregabiria alkateak eta herriko hiru ikastetxetako haurrek, egun horretako jarduerak aurkezteko asmoz. Alkateak udalaren izenean adierazpen bat irakurri zuen. Horrela, gogorarazi zuen duela lau urte Udalbatzak, aho batez, haurren eta nerabeen erakunde-adierazpena onartu zutela. Horrela, gaur egun haur eta nerabeen tratu onaren aldeko konpromisoa hartu dutela berretsi zuen, eta horretarako gizarte sare zabal egituratuta dagoela. Bertan parte hartzen dute udalak, hezkuntza komunitateek eta nerabeekin lanean ari diren udalerriko elkarteek. Agirregabiriak esan zuenez, hiru proiektu garatu dituzte: haurren babeserako gaiari buruzko prestakuntza, alde batetik, sentsibillizazioa bestetik, eta haurren eta nerabeen eskubideak bermatzeko gizarte sarearen sendotze lana. Eskubideak bermatzeko udalak plan bat duela eta bi foro sustatu dituela gaineratu zuen alkateak, “tratu ona errealitate bihurtu nahian”. Hala ere, eskubideak murrizten ari direla salatu zuen Agirregabiriak. “Aurten oinarrizko bi eskubide urratzen ari dira: osasuna eta hezkuntza. Biak dira oinarrizkoak, eta biak jasota ageri dira haurren eta nerabeen eskubideei buruzko nazioarteko adierazpenean. Horrenbestez, saiatu gaitezen guztion artean, etorkizunean eskubide horiek urratu ez daitezen”. Alkateak hitza hartu ostean, hiru ikastetxetako haurrek emankizun bana eskaini zuten. Abestu ondoren, haurrek euren eskubideen dekalogoa irakurri zuten. Datorren ostiralean Pasaian egingo [...]
Pasaia-Lezo Lizeoak Lezon orain dela ia bi hilabete ireki zuten egoitzako jolastokia herritarrek erabil dezaketela gogorarazi dute, udalarekin sinatutako akordioaren arabera. Horrela, eskola orduak ez direnean erabil daiteke. Astelehenetik ostiralera 1...
Literatura dute gustuko eta idazten trebeak direla erakutsi dute. Asier Badiolaz, Garazi Alegriaz eta Aritz Olartez ari gara. Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleak dira lehenengo biak eta Oiartzungo Haurtzaro ikastolako ikaslea hirugarrena. Euskaltzaindiak urtero antolatzen dituen Resurreccion Maria Azkue Literatura Sariketako sari bana jaso dute. Herenegun eman zieten saria, Euskaltzaindiak Bilbon duen egoitzan. Aurten 217 ikaslek aurkeztu dituzte lanak sarietara, narrazioan eta poesian. Genero bakoitzak bi maila ditu: A maila, 11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat, eta B maila, 15 eta 18 urte bitartekoentzat. Garazi Alegriak, esaterako, bigarren saria jaso du A mailako Narrazio alorrean, Hiru urte izeneko lanagatik. Bulimiaren gaia hautatu du Garazi Alegriak: «Bulimiarekin gaixo egon den neska baten istorioa da. Hiru urte eman ditu ospitalean, eta etxeratzean sendatzeko prozesua nolakoa izan den kontatzen du», argitu du Alegriak. Lana idatzi baino egun batzuk lehenago bulimiaren gaineko film bat ikusi zuela aitortu du Alegriak, eta «ideiak hortik hartu zituela». Saria jaso eta egun berean Hitzari esan zionez, urduri izan zen oso sari banaketa bitartean, baina era berean oso pozik: « Lan bat aurkezten dudan lehen aldia da eta ez nuen saririk espero», dio zintzoki. Asier Badiolak eta Aritz Olartek, bien bitartean, olerki alorreko sariak eskuratu dituzte. A mailako hirugarren saria eskuratu [...]
Legegintzaldiko azkeneko ohiko plenoa egin zuen atzo arratsaldean Lezoko Udalbatzak. Eguneko gai zerrendan zazpi puntu zituzten zinegotziek. Apirilaren 6ko eta maiatzaren 18ko plenoetako aktak sinatu ondoren, babespeko apartamentuen araudian aldaketak egitea proposatu zuten, “kontratua egiten dutenei gauzak errazte aldera”, Haritz Salaberria jarduneko alkateak azaldu zuenez. Seigarren, zazpigarren eta zortzigarren puntuak dira aldaketa proposatu zutenak. Honakoak dira, hurrenez hurren: hileko zenbat ordaindu behar den zehaztea; ordaindutakoaren hileko berrikusketa nola egin eta jabeei giltzen kopia bat ematea ere. Ezker abertzaleko sei zinegotziek zein EAJko hiruek (hiru zinegotzi falta ziren) aldeko botoa eman zioten proposamenari. Aurrekontuenak, urgentziaz Aurrekontuaren aldaketei zegozkien bi puntuak aztertu zituzten jarrain. Diktamen moduan izendatzeko denborarik izan ez zutenez, urgentziaz bozkatzea aztertu zuten lehendabizi. Ezker abertzaleko zinegotzien bozkarekin erabaki zuten gaiak hala jorratzea. Aurrekontuaren kreditu gehigarriak aldatzeko proposatu zuten. Besteak beste, Pasaia-Lezo Lizeoaren eraikina egiten ari diren eremua aurten urbanizatzeko 200.000 euro sartzea proposatu zuten. “Lizeoak 2012an ireki nahi ditu ateak, eta zentzuzkoagoa iruditzen zaigu aurten urbanizatzea”, adierazi zuen jarduneko alkateak. Guztira 430.000 eurokoa da partidaren zenbatekoa, ohiko mantenu lanak, egin nahi duten Zuberoa Eguna eta beste hainbat gai kontuan hartuta. EAJko Kepa Garbizuk plenora arte aldaketen berri ez zutela izan leporatu zien Udal Gobernu Taldekoei. Horregatik, kontra bozkatu zuten. [...]
Ikasturtea bukatzen ari dela eta, jaia antolatu dute ostiralerako Pasaia-Lezo Lizeoko guraso lezoarrek. Mendekosteen atarian ospatuko dute jaia, eta horretarako arrazoiak azaldu dituzte Alain Idigoras eta Aitor Sarasola Lizeoko Artezkaritza Kontseiluko...