
Hondarribiko olinpiadetako proba ezagunetariko bat egingo dute gaur: parodia saioa. 20:30ean izango da, Gipuzkoa plazan.

Gipuzkoa plazan egin ziren aurrenekoz Hondarribiko Olinpiadetako parodiak. Ehunka herritar gerturatu ziren olinpiadetako 15 taldek prestaturikoak ikustera.

Inauterien atarian bosgarren jardunaldia egingo dute Hondarribiko gazteek. 18 taldek parte hartuko dute, 20:00etatik aurrera.

Olinpiadetako parte hartzaileez gain asko izan ziren ikusminez gerturatu ziren hondarribiarrak. Talde guztiek 6 minutuko tartea izan zuten beren parodiak gauzatzeko eta guztiek, irudimen handia erakutsi zuten.