Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak Oztoporik Gabeko Bainua programa bertan behera utzi ondoren, Gurutze Gorriarekin elkarlanean eskainiko du zerbitzua udalak.
COVID-19 gaitzak eragindako osasun krisi egoera medio hartu du erabakia Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak.
Oztoporik Gabeko Bainua programak hamar urte ditu. Hondarribiko hondartzan eskaintzen dute zerbitzua, aniztasun funtzionala edo mugikortasun mugatua dutenek ere hondartzaz gozatzeko.
Ezintasunagatik, adinagatik edo beste arrazoiren batengatik mugikortasuna murriztuta duten pertsonek itsasoan sartzeko aukera izango dute hamargarrenez.