Gaurtik igandera bitartean Espainiako Txapelketa Absolutuak lehiatuko dira Ourensen. BATeko kideak une gozoan iritsi dira txapelketara, zazpik beren betiko marka onena lortuta bidaiatu baitute Galiziara.
Maialen Zapiainek eta Joanes Payok brontzezko domina zintzilikatu zuten Aulki Mugikorreko Espainiako Txapelketan. Nerea Garcia, aldiz, laugarren izan zen 23 urtez azpiko Ur Lasaien Munduko Txapelketan, dominetatik 0,1 segundora.
Iñaki Goikoetxeak badu bere ordezkoa Galeko aulkian. Prestatzaile galiziarrak urtebeteko kontratua sinatu du txuri-beltzekin, eta Bigarren Mailako Lugo taldea da entrenatu zuen azkena.
16 urtez azpiko pista estaliko Espainiako Txapelketan eta 20 kilometroko ibilketako probako Espainiako Txapelketan izan dira kirolariak asteburuan, eta sasoi paregabean daudela erakutsi zuten.
Larunbatean hasiko du bigarren itzulia talde txuribeltzak, eta abonatu kanpainak familia unionista hazten jarraitzeko helburua du.