Olagarro

Hamaika herrialde, hamaika plater

Larunbatean Guztion Artean Gipuzkoako Senegaldarren Elkarteak hainbat herrietako gastronomia eta kultura uztartzen zituen topaketa egin zuen Olagarro elkartean. Etiopia, Nikaragua, Ekuador, Senegal eta Dominikar Errepublikako etorkinak elkartu ziren, Hondarribiko herritarrekin batera. Olagarro elkarteak eta Hondarribiko Udalak babestu zuten ekitaldia. Parte hartzaileek ez zuten lan erreza izan, beren jatorrizko herrialdetik plater bakarra hautatu behar izan baitzuten, eta horiek prestatu zituzten. Eguna giro oso onean pasatu zuten eta herri desberdinetako kultura eta esperientzia trukaketa egin ahal izan zuten.

admin

Hitzaldia emango du gaur Aranzadik Olagarron

Nafarroa Bizirik 1512-2012 ekimenaren barruan, Amaiurko indusketa arkeologikoak hitzaldia emango du Aranzadi Zientzia Elkarteko Juantxo Agirrek gaur arratsaldean, 19:30etik aurrera, Olagarro elkartean. …gu sortu ginen enbor beretik, sortuko dira ...

admin
Gehiago