Hamaika herrialde, hamaika plater
Larunbatean Guztion Artean Gipuzkoako Senegaldarren Elkarteak hainbat herrietako gastronomia eta kultura uztartzen zituen topaketa egin zuen Olagarro elkartean. Etiopia, Nikaragua, Ekuador, Senegal eta Dominikar Errepublikako etorkinak elkartu ziren, Hondarribiko herritarrekin batera. Olagarro elkarteak eta Hondarribiko Udalak babestu zuten ekitaldia. Parte hartzaileek ez zuten lan erreza izan, beren jatorrizko herrialdetik plater bakarra hautatu behar izan baitzuten, eta horiek prestatu zituzten. Eguna giro oso onean pasatu zuten eta herri desberdinetako kultura eta esperientzia trukaketa egin ahal izan zuten.
Larunbatean Guztion Artean Gipuzkoako Senegaldarren Elkarteak hainbat herrietako gastronomia eta kultura uztartzen zituen topaketa egin zuen Olagarro elkartean. Etiopia, Nikaragua, Ekuador, Senegal eta Dominikar Errepublikako etorkinak elkartu ziren, Hondarribiko herritarrekin batera. Olagarro elkarteak eta Hondarribiko Udalak babestu zuten ekitaldia.
Parte hartzaileek ez zuten lan erreza izan, beren jatorrizko herrialdetik plater bakarra hautatu behar izan baitzuten, eta horiek prestatu zituzten. Eguna giro oso onean pasatu zuten eta herri desberdinetako kultura eta esperientzia trukaketa egin ahal izan zuten.


