
'Ostegunetan Oiassora' zikloaren urteko lehenengo saioa izango da, eta Eva Tobalina Oraá Antzinako Historian doktoreak hitzaldia emango du, hilaren 29an.

Dies Oiassonis –Oiasso Egunak– jaialdiaren 6. ekitaldia egingo dute bihartik aurrera Irunen. Elena Torregarai EHUko doktoreak Sexua Erroman: mitoa eta errealitatea izenburuko hitzaldiarekin irekiko du bihar jaialdia, 19:30ean. Hala ere, ostiralerako eta larunbaterako aurreikusi dituzte ekitaldi gehienak.